Ikey Group-ek Jon Salvador maratoilaria babestuko du Saharako Maratoian

Jon Salvador maratoilari petoa bere konpromezu maila eta kausa solidario ezberdinen defentsan buru-belarri aritzeagatik ezaguna da. Ikey Group-ek bat egiten du Jonekin maratoi honetan, zeinen lehenengo sari osoa proiektu solidariotara bideratuko den.

Salvadorrek bost saihets-hezur apurtu zituen orain dela hilabete pare bat. Alta medikoa hartu bezain laister otsailaren 26ko Saharako Maratoian bere parte-hartzea baieztatu zuen.

Maratoi hau elkartasunezko nazioarteko ekitaldi bat da. Egun, Saharar Herriak konponbiderik omen ez duen gatazka baten ondorioak pairatzen ditu. 42 urteren ondoren eta bere itxaropen guztia agortzear dagoela, nazioarteak gatazka desblokeatu ezinik darrai. Horregatik, 2001ean, abiatu zen lasterketa hau: Saharar herriaren egoera larria ahaztu ez dadin.

Maratoia laguntza humanitarioko proiektuak finantzatzeko eta, ahal den heinean, nazioartea kontzientziatu eta mobilizatzeko sortu da.

Maratoia eta gure maratoilariari buruzko informazio gehiagorako El Nervión egunkarian argitaratutako ondorengo elkarrizketa irakur dezakezu:

 

 

 





Bulego Nagusia

Kale Nagusia, 81.  5. Solairua 6. Dpt.
48011 Bilbo
Tel.: +34 94 402 01 10

MAPA

 

Madrilgo Bulegoa

O’Donnell, 4 - 1. Solairua 6. Dpt.

28009 Madril
Tel.: + 34 91 649 20 06

MAPA

Bartzelonako Bulegoa

Rosselló, 186 - 6. Solairua. 6. Dpt.
08008 Bartzelona
Tel.: + 34 93 782 88 96

MAPA

 

Limako Bulegoa

Mariano de los Santos, 183.O
San Isidro - Lima - Peru
Tel.: + 51 442-3166

MAPA