El Corte Inglesek Eventiaren esku utzi ditu bere Bilboko zentroaren 50. urteurrenaren ospakizunak.

Bilboko El Corte Inglés-ek bere 50. urteurrena ospatuko du aurten, "50 urte etorkizunari begira", maiatzan hasi eta datozen asteetan zehar burutuko diren hainbat oroitzapenezko ekitaldirekin.

Bezeroak, hornitzaileak, gizarte osoa, eta oro har proiektu honetako parte izan diren profesional guztiak eskertu nahi ditu ECIk, mende erdi honetan zehar beraiengan izandako konfiantzagatik. Zentroa ireki zenetik, 1969ko maiatzaren 24ean, guztira 500 miloi pertsona bisitatu dituzte Bizkaiko instalazioak, gure lurraldean duen garrantzia eta eraginaren seinale argia.

Azken hamarkadotan ECI Bilboko eta Bizkaiko eragile ekonomikorik handienetako bat bilakatu da enplegu sorrera eta komertzio bolumenari dagokienez. KPMGk egindako ikerketa baten arabera ECIk %1ko eragina du Bizkaiko BPGarengan, 387 miloi euroko ekarpenarekin.

Enpleguari dagokionean, ECI taldeak lurraldeko biztanleria aktiboaren %1,8ari ematen dio lana. Guztira 8.000 lanpostu baino gehiago sortuz (era zuzena eta zeharkakoan). Beste datu garrantzitsu bat: 50 urte hauetan 15.000 pertsona baino gehiagok egin dute lan Bilboko ECIn.

Jarduera komertzialaz haratago, babes eta diru-laguntza ezberdinen bidez ECI oso aktiboki konprometitu da Bizkaitarrokin, baita tokiko kultura eta kirolarekin ere. Besteak beste: estropadak, euskal pilota, herri-lasterketak, Arte Ederretako Museoa, Aste Nagusia edota GKE anitzek antolatutako ekintza solidariotan parte hartuz.

50. urteurrenaren ospakizunen amaiera jaia datorren ekainak 20an burutuko da. Egun horretan, bi ekitaldi ezberdin ospatuko dira San Mamesen, bata instituzionala eta bestea zentroko langileei bereziki zuzenduta. Hain zuzen ere, eventiak Bilboko ospakizun ekitaldian parte hartuko du antolatzaile gisa.

50 aniversario de El Corte Inglés fotos 50 aniversario El Corte Inglés de Bilbao
El Corte Inglesen 50. urteurrena Bilbon.





Bulego Nagusia

Kale Nagusia, 81.  5. Solairua 6. Dpt.
48011 Bilbo
Tel.: +34 94 402 01 10

MAPA

 

Madrilgo Bulegoa

O’Donnell, 4 - 1. Solairua 6. Dpt.

28009 Madril
Tel.: + 34 91 649 20 06

MAPA

Bartzelonako Bulegoa

Rosselló, 186 - 6. Solairua. 6. Dpt.
08008 Bartzelona
Tel.: + 34 93 782 88 96

MAPA

 

Limako Bulegoa

Mariano de los Santos, 183.O
San Isidro - Lima - Peru
Tel.: + 51 442-3166

MAPA