Gaztelugatxeko maratoi solidarioa

Pasa den maiatzaren 6an maratoi solidario bat antolatu genuen luxuzko bi maratoilariren eskutik, Javi Conde eta Jon Salvador, Gaztelugatxeko baselizan.

Irakurri gehiago ...

Ikey Group-ek, Routes Europe 2018 Goi-Bileran antolatzaile gisa parte hartu du EVENTIAren bidez.

Sektoreko 1200 profesional, 110 linea eta 300 aireportuk hartu dute parte epe-labur eta ertainerako aire-zubi berriak aztertu eta erabakitzen diren goi-bilera honetan, Bilbo Europako aire-sektorearen arreta-gunerik nagusiena bilakatuz azken egunotan.

EVENTIAko 40 pertsona baino gehiagoz osatutako talde bat kreatibitatea, diseinua eta Goi-Bileraren bi ekitaldi garrantzitsuenak antolatu eta burutzeaz arduratu da, era berean, 8 egun hauetan zehar anfitrioi lanak egin ditu, bertaratutakoei harrera eginez.

Lortutako arrakasta beraien jakintza eta dedikazio osoa ekitaldi honen zerbitzura jarri duten enpresa eta erakundeei esker izan da.

Antolatzailearen hitzetan: “I am home now in Manchester after a really amazing Routes Europe in Bilbao. I have been to every Routes Europe since the first one in 2006 and this year has been the best!”

 

EVENTIAk antolatutako ekitaldi bat saritu du berriz ere Eventoplusek

Oraingoan, ekitaldi jasangarri onenari brontzezko saria...

EVENTIAk berriki antolatu duen hiri eta herri jasangarriei buruzko 8. Nazioarteko Konferentziak Eventoplusek "ekitaldi arduratsua" kategorian ematen duen brontzezko saria lortu du, urteko ekitaldirik onenak saritzen dituzten eta askorentzat sektore honetako ospetsuenak diren sari hauen 12. edizioan.

2016ko edizioan "Biltzar Onena" saria lortu genuen EVENTIAK diseinatu eta burututako ICOT-ekin, pentsamenduari buruzko munduan dagoen ekitaldirik inportanteena. Ekitaldi honek COMUNITAC-en laguntza izan zuen, taldeko beste enpresetako bat, babesen kudeaketari zegokionean.

 

 

"Erronka Garbia"rekin daukagun esperientziaz hitz egin dugu MICEN, sektorearen aurrean.

Cristina López, Eventiako zuzendari exekutiboa dena, Erronka Garbia Ziurtagiriaren lorbidean izandako arrakastaz sektorearen aurrean mintzatu da Hiri eta Herri jasangarrien ICLEI VIII. konferentziaren markoan.

Ekitaldi honek, Europa osotik heldutako 1.000 pertsona baino gehiago batu zuen Bilbon, ingurunearekin lotutako neurri-sorta zabal bat aplikatu zelarik. Besteak beste: birziklatutako hainbat materialekin egindako erakustoki bat, ur botila berrerabilgarrien banaketa, tokiko produktuekin prestatutako menuak, autobus bidezko garraiatzeak edo hirian-zehar mugitzeko doako txartelak oparitzea.

Irakurri gehiago ...

Emaktivarekin ari izan gara elkarlanean gizarte-kalteberatasun egoeran dauden emakumeak gizarteratu eta laneratzeko.

Emaktiva, Suspergintza elkarteak eta EDE fundazioak gidatutako proiektu bat da. Bortizkeri matxista edota gizarte-kalteberatasun egoera gordinetan egon ondoren lan-munduan berriro sartu nahi duten profil-anitzeko emakumeak laguntzen ditu.

IKEY GROUPen, taldeko kidea den EVENTIA enpresaren bidez, bat egiten dugu iniziatiba honekin emakume hauei lan-munduan sar daitezen aukera berri bat emanez.

 

Ikey Group, 2018an Bilbon ospatzekoak diren bi ekitaldi handitan presente egongo da.

Ikey Group-ek, taldeko kidea den EVENTIA enpresaren bidez, BasqueTourrek bultzatutako Routes Europe 2018 batzarrean parte hartuko du antolatzaile gisa. Routes Europe 2018k Euskadi "Helburu turistiko lehiakor" bezala zabaltzea du helburu eta Europa Mailako aire-konektagarritasuna eta konektagarritasun turistikoari buruzko batzarrik garrantzitsuena da.

Bestetik, Europan lehen aldiz ospatuko den Global Social Economy Forum GSEF2018 go-bileraren IV. edizioan egongo gara. GSEF2018 zerbitzu-sektoreari buruzko nazioarteko goi-bilerarik inportanteena da eta Bilboko Udala izango da buru, Bilbao Ekintzaren eskutik.

Babesleak gureganatzeko teknikez mintzo OPCEren Training Day-n

Oraindik orain OPCE Basque Country-ek (Asociación Vasca de Empresas Organizadoras Profesionales de Congresos y Eventos) Gasteizen antolatutako I. Training Day-ean hizlari gisa parte hartu dugu. Han, babesak antolatzean daukagun esperientziaz hitz egiteko aukera izan genuen (Gakoak, bezeroak gureganatzeko estrategiak, joerak, aukerak eta abantail fiskalak).

 

LED bidezko argiztapena eta osoko errotulaketa TEZENISentzat

Tezenis-ek Bilboko tranbian berriki egindako kanpainaren gehigarri gisa, ekintza berezi bat burutu dugu tranbiaren markesina oso bat pertsonalizatuz. 

Markesina osoa binilatzeak berez ematen duen nabaritasunari LED argi sistema berri bat gehitu genion, markaren ikusgarritasuna eta protagonismoa areagotuz. Albiste honekin batera igotako argazki bietan ikus dezakezu emaitza.

 





Bulego Nagusia

Kale Nagusia, 81.  5. Solairua 6. Dpt.
48011 Bilbo
Tel.: +34 94 402 01 10

MAPA

 

Madrilgo Bulegoa

O’Donnell, 4 - 1. Solairua 6. Dpt.

28009 Madril
Tel.: + 34 91 649 20 06

MAPA

Bartzelonako Bulegoa

Rosselló, 186 - 6. Solairua. 6. Dpt.
08008 Bartzelona
Tel.: + 34 93 782 88 96

MAPA

 

Limako Bulegoa

Mariano de los Santos, 183.O
San Isidro - Lima - Peru
Tel.: + 51 442-3166

MAPA