Komunikazio integrala ezinbestekoa da...
Zure bezeroengana heltzeko
Markaren presentzia digitalaren kudeaketa eta datu baseen kalifikaziorako.
Online presentziaren kudeaketa on batek markaren garapena, sendotzea eta hedatzea bermatzen ditu. Zentzu horretan, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:
Site building (Txantiloi ezberdinetan oinarritutako web-garapena).
Online marketina (Eduki marketina, sare sozialen kudeaketa, e-posta bidezki marketina, etab).
Marketin erlazionala eta sustapena: Gure prozesu komertzialen kudeaketa eredua bezeroari balorea emateko diseinatuta dago (bezero berrien identifikazioa, bezeroak direnekiko erlazioen hobekuntza, aukera berrien identifikazioa, salmenta-itxierak, etab.)
Leads-en kudeaketa: Bezero bakoitzeko trazabilitatea jarraitu eta lead-bihurketa hobetzea (eta ondoren erosketa gauzatu) ahalbidetzen duen guk garatutako erraminta bat daukagu.
Oraingo bezeroak fidelizatu eta bezero berriak lortzeko
Komunikazioa, lotura emozionala, konfiantza eta enpatia ezinbestekoak dira, baita zerbitzu guzti hauek ere.
Bezeroak lortu eta fidalizatzeko hainbat zerbitzu garatzen dugu: Eduki-marketina, big data, inbound marketina, online marketina, telemarketina, mobile marketina eta babesa programak, besteak beste.
Bezeroak fidelizatzeko baliabide bat eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea bermatzea da. Horregatik bezeroentzako kalitate-ikuskapen bat egiten dugu, beraiekin neurtu beharreko elementuak, prozedurak eta galdera-sortak adostu ondoren. Horrela, mistery shopping metodoaren bitartez prozesuak espero bezala gauzatzen direla ziurtatzen diegu, bankuak, telekomunikazio konpainiak eta autogintza enpresei.
Zure nabaritasuna eta ikusgaitasuna handitzeko
Horretarako, publizitate-euskarri paregabeak kudeatzen ditugu, harrigarriak eta ezohikoak. Aparteko ekitaldiak antolatzen ditugu ere.
Kanpo-publizitate dinamikoko euskarriak kudeatzea, digital signage (proiektu eta eduki digitalak martxan jartzea eta kudeatzea), ekitaldi-marketina zein ekitaldiak babestea gure zerbitzuen parte dira, beste askoren artean.
Zure proiektuak egi bihurtzeko
Proiektu bat zerotik hastear zaudenean, konfiantzazko partner profesional bat alboan izatea arraskastarako giltza izan daiteke.
Ekitaldi/kultura-jarduera/lehiaketa bat antolatu nahi baina ekoizpen kostuen parte bat babesle baten laguntzaz finantzatu behar al duzu? Babesa eta mezenasgoan adituak gara, eta berez, marka-aktibazioak egiteko bide on bat da.
Proiektu digital berri bat daukazu esku artean baina ez dakizu ezta nondik hasi ere? Proiektu digitalak, multimedia, eta ukipen-proiektuak ezartzea eta konponbideak hautatzea dira gure espezialitateak. Software eta Hardwarreko erosterakoan laguntza, lizentzien eskaera, instalazioa, edukien kudeaketa, publizitate diru-sarrerak eta sistemen mantenimendua barne hartzen dituzten proiektu digitalak garatzen ditugu hasiera-hasieratik. Digital Signage-a gure espezialitate nagusienetariko bat da.
Negoziorako aukera berriak identifikatu nahiko zenituzke? Contact center bezala, merkatu ezberdinetarako proiektuak garatzen ditugu, betiere bikaintasuna helburu. Buru-belarri aritzen gara lanean geure bezeroek negoziorako aukera berriak lor ditzaten...