
Euskarri publizitarioen kudeaketa eta babesak
Nabariak izatea gustatzen zaigu. Euskarririk deigarrienak ditugu, eraginkorrenak, zure markaren nabarmentasuna eta ikusgaitasuna areagotzeko.
Adituak gara ondorengoan: Kanpo-publizitate dinamikoko euskarriak, publizitate ezohikoa, publizitate digitala, eduki digitalen kudeaketa eta merkaturatzea publizitarioa.
Babesa, posizionamendurako eta proiektu ezberdinetarako finantzazioa lortzeko bide on bat da, eta ekintza bereziak (kreatibitatea eta "out of the box" pentsatzea eskatzen dutenak). Bi espezialitate hauetan harritu zaitzakegu eta balore gehigarria eman diezazukegu.
Publizitatearen sektorea, kanpo-publizitatea, publizitate digitala eta babesarekin erlazionatutako guztia ezin hobeki ezagutzen dugu. Badakigu zer den funtzionatzen duena eta nola funtzionatzen duen.
Ezberdintzen gaituena
Aitzindariak izatea gustatzen zaigu...
Aitzindariak 2003an Deustu, EHU, eta Madrilgo hainbat unibertsitatetan 100 ukipen-pantailez osatutako sare bat instalatzeagatik. Aitzindariak ere Bilboko eta Gasteizko tranbiak, Donostialdeko Metroa, Bilbobus, Bilboko metroko 3. linea eta Bilboko eta Donostiako aldirikoetako kanpo-publizitatea kudeatzeagatik.
Hiri-publizitate digitaleko adituak gara (Bilbao Digital Lights, Valladolid Digital Lights, San Mameseko pantaila erraldoia Super 8 Callao Madrilen eskutik), eta eduki digitalen kudeaketan ere (sare sozialak, promozioak, RSS bidez albisteak automatikoki gehitzea, etab.)
Publizitatearen sektorea eta publizitate digitalarekin erlazionatutako guztia ezin hobeki ezagutzen dugu.